XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TOURSen (1905)
Axularrek hainbeste maite izandako Etxausen Apezpiku-hirian eman zuen argitara Azkuek bere Hiztegi handia, Mame moldiztegian:
Bi urte t'erdi egin zituen Azkuek han:
(...) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioek 1912an euskal kantutegirik hoberena saritzeko lehiaketara dei egin zutenean, bi milatik gora kantu, doinu eta dantzarakoak bilduta zeuzkan Azkuek.
Diputazioek izendatutako epaimahaikoek Azkueri eman zioten lehen saria 1915ean eta sarituriko bilduma hori argitaratzea erabaki zuten.
Aita Donostiarenak bigarren saria irabazi zuen eta
Baina Azkueren bilduma geroxeago kaleratu zen, 1922 eta 1925 bitartean, hamaika tomotan Bartzelonan atera zelarik,
Bigarren argitarapena Jose Maria Martin de Retanak eman zigun 1968an eta hirugarrena Euskaltzaindiak kaleratu zuen 1990ean.
Aipatu hiru argitarapenetan, lehiaketara aurkeztutako baino kantu eta doinu gehiago agertzen dira, geroztik bildutakoak ere erantsi baitzituen Azkuek mila eta bat kantu emanez.
Baina beste kantu bilduma bat ere eman zigun lekeitiarrak,